Herriko Etxean

Herri Elkargoaren eskumenen barne da bere lurraldeko herrietan euskara garatzea.

Egun, gero eta euskarri gehiago itzultzen dira euskarara gure herrietan (bide seinaleak, gutunak, herri aldizkariak, komunikazio euskarriak...).

Euskararen garapenaren alde egiteko, Euskararen Erakunde Publikoarekin lankidetzan, Herri Elkargoak euskararen erabilera garatzeko herriko etxeendako laguntza dispositiboa esperimentatzen du, Hiriburun.

Dispositibo horren xedea da herriko etxeetako zerbitzuak laguntzea euskara pixkanaka barneratzen, epe jakin baten buruan elebitan eta autonomian funtzionatu ahal izan dezaten.