Zuk eramaten duzu...

Lurraldean ekoitzi hondakin guziak ezin dira etxez etxe bildu. Hondakin mota batzuk lurraldeko bilketa guneetara eraman behar dira: borondatezko ekarpena da.

Borondatezko ekarpenak erran nahi du biztanle bakoitzak sailkatu dituen materialak elkargoak antolatu gune batera eraman behar dituela: bide bazterreko, aparkalekuetako edo merkataritza guneetako edukigailuetara, edo hondakindegietara.

Herri Elkargoak hondakindegi sare bat eta borondatezko ekarpeneko guneak ezarri ditu erabiltzaileen eskura.