Hondakinen bilketa eta balorizatzea

Errobi-Aturri Herri Elkargoaren politika publikoa etxe hondakinei eta idurikoei buruzkoa da; hau da, eguneroko etxeko aktibitateen ondoriozko hondakinei buruzkoa.
Lan hondakinak, aldiz, bereziki tratatzen dira, zerbitzu hornitzaile batzuen bitartez.

Hondakinen bilketa Herri Elkargoak du zuzenean kudeatzen; azken horrek hondakinen tratamendua  Lien externe Bil ta Garbi sindikatu mistoaren esku ematen du.

Ekuazioa ez da zaila: sortu hondakin tona bakoitzak kostua du. Beraz, deus baino lehen, gure banakako eta taldeko kontsumo ohiturei buruz gogoetatu behar dugu, hondakin gutiago ekoizteko, eta ondoren, bereizi, hobeki balorizatzeko.

Herri Elkargoak eta Bil ta Garbik, elgarrekin, gure hondakin ekoizpenak ingurumenean duen eragina ahal bezain bat ttipitzeko ahaleginak egiten dituzte.