Bilketaren funtzionamendua

Hondakinen bilketa Errobi-Aturri Herri Elkargoko langileek dute berengain, zuzenean (hondakinendako 3 bilketa kamioi eta 9 bilketa agente). Herri Elkargoko auzoguneen arabera, etxez etxe edo batze guneetan egiten da.

  • Etxe hondakinak astean behin biltzen dira.
  • Etxeko gainestalkiak, paperak, egunkariak eta aldizkariak 15 egun guziz biltzen dira.

 

> Bilketa egunen xehetasunak

Hondakinen bilketa, edukigailuetan!

2013ko apirilaren 1az geroztik, hondakinen bilketa zerbitzua aldatu da. Lehen, poltsetan biltzen ziren; orain, aldiz, edukigailuetan. Egun, etxe gehienek banakako edukigailuak dituzte. Kasu batzuetan, batze guneak eta taldekako edukigailuak mantendu behar izan dira (bilketa kamioiek ezin baitute toki guzietan sartu).

Edukigailuen bidezko bilketari esker, banakako eta taldeko eremuak garbi egoten dira. Horrez gain, segurtasun eta erosotasun baldintza hobeak ematen dizkie langileei. Orain, ez da gehiago haizu zikin poltsak lurrean uztea.

Tapaki horia duen edukigailua 
gainestalkiendako (plastikozko botilak eta flaskoak taparekin, metalezko gainestalkiak, kartoitxoak, brikak) eta paper, egunkari eta aldizkariendako da.

Hondakin birziklagarriak zuzenean edukigailuan ezartzen ahal dira, nahas-mahas, garbitu gabe (ongi hustea aski da).

Dudarik baduzu, hondakinak tapaki grisa duen edukigailuan ezar, eta Errobi-Aturri Herri Elkargora dei, informazio gehiago ukaiteko.

Bereizketa kontsignen berri ukaiteko, zoaz « hondakinak bereizi » orrira edo bereizketaren gida kontsultatu.


Tapaki grisa duen edukigailua etxe hondakinendako da.

Higieneagatik, etxe hondakinak poltsa hetsietan sartu behar dira edukigailuetan sartu aitzin.

Kasu:

  • Edukigailuan sartu aitzin, mozten edo ziztatzen duten objektuak (anpulak, halogenoak…) ingura, nehor zauri ez dadin.
  • Ez eman sekulan edukigailuan hondakin likidorik, hauts berorik, hondakin korrosiborik edo leher edo erre daitekeenik.

 

 

Zure edukigailuak zaindu

Eskuratu dituzun edukigailuen eta beren mantentzearen ardura duzu. Egoera onean atxikitzeko, erregularki garbitu eta barna eta kanpoa desinfektatu.

USAIN TXARRIK EZ SORTZEKO BIDEAK

  1. Ongi hetsitako poltsak bakarrik bota tapaki grisa duen edukigailura.
  2. Konpostatu, hartzitzen diren hondakinak gutitzeko, eta beraz, usain txarra ttipitzeko (konpostatzeari buruz gehiago jakiteko, « Gutiago bota » atala edo « esteka baliagarriak » ataleko konpostatzeari buruzko gidak kontsulta).
  3. Arrain hondarrak egunkari paperean bil, poltsara bota aitzin.
  4. Zikinontzi zolan sodio bikarbonatoa ezar.

ZIKINONTZIA GARBITZEKO ETA DESINFEKTATZEKO ERREZETA NATURALA

Ontzi batean, sodio kristal koilara handi 1, xaboi beltz likido koilara ttipi 1 eta ur bero pixka bat nahas. Zikinontzia garbitzeko eta koipea kentzeko balio du.

Zikinontzia garbitu eta, ozpin zuriz busti mustuka pasa. Ozpinari te-arbola esentzia olioa gehitzen ahal zaio (3 ttintta). Nahasketa horrek zikinontzia desinfektatu eta dirdiraraziko du.

Edukigailuak bide publikoan ezartzea

Edukigailua bilketa egunen bezpera arratsean atera, eta bilketaren ondotik ahal bezain fite bil. Edukigailuak ez dira beti bide publikoan egon behar. 

Edukigailua etxe aitzinean uztean, biltzaileak gogoan atxiki:

*       Lokia bideari buruz ezarri behar da, edukigailuak aiseago har ditzaten.

*       Edukigailuak zuzen ezarri behar dira.

*       Edukigailuak ez dira auto baten edo hustea trabatuko lukeen edozein oztopoen gibelean utzi behar.

*       Edukigailuak ez dira lotu behar (ez ate, ez hesi, ez habeei).

 

> Bilketa egunen berri ukaiteko, ikus bilketa egutegia 

Zuen galdeak/gure arrapostuak edukigailuei buruz