Zure etxean biltzen dugu

Errobi-Aturri Herri Elkargoak zure etxe hondakinak, etxeko gainestalkiak eta paper, egunkari eta aldizkariak biltzen ditu.

 

Þ Printzipio orokorra: etxez etxeko bilketa etxeko hondakinentzat (astean behin) eta etxeko gainestalki birziklagarrien eta paper, egunkari eta aldizkarien bilketa selektiboa (bi astez guziz), etxe bakoitzari eman 2 edukigailuen bitartez.

Þ Salbuespena: Hondakinak biltzeko kamioiak sartu ezin diren auzogune edo bideetan, 2 bilketak batze guneetan egiten dira; bertan, taldekako edukigailuak ezartzen dira.

Etxeko gainestalkien eta paper, egunkari eta aldizkarien bilketa selektiboa: zertarako?

Bilketa selektiboa egitean, gainestalkiak, paperak, egunkariak eta aldizkariak bertze hondakinetarik bereizten ditugu.

Bereiz biltzen direnez, birziklatzen (edo balorizatzen) ahal dira. Ikasi behar dugu birziklatzen dena eta ez dena bereizten.

Hondakinak, etxez etxe bildu eta, Bil Ta Garbi sindikatu mistoak tratatzen ditu.

 

Informazio gehiago: 05 59 44 15 99