Zerbitzu eta aholkuak

Zerbitzu eta aholkuak

 

Errobi-Aturri Herri Elkargoak bereizketaren aholkulari bat du. Bere misioetako bat hondakinen gutitzeari eta bereizketari buruzko zerbitzu eta aholkuak ematea du.

 

Bereizketaren aholkulariek biztanleekin lan egiten dute, zuzenean. Bereizketaren aholkularien sarea 2008an sortu zen; egun, 16 aholkulari dira, Bil Ta Garbi sindikatu mistoko kide diren elkargoen esku emanak.

Errobi-Aturriko bereizketaren aholkulariak hainbat sentsibilizazio animazio egiten ditu. Hurbileko ekintza horiek beharrezkoak dira, zerbitzuaren erabiltzaileak informatzeko eta beren galdeei ihardesteko.

 

Misio hirukoitza: Sentsibilizatzea / Informatzea / Heztea

 

  • Etxez etxeko ekintzak, biztanleek bereizketa akatsak behin eta berriz egiten dituztelarik, bereizketa kontsignak oroitarazteko;
  • Lurraldeko hondakin ekoizle bereziekiko lana (kanpalekuak, turismo egoitzak, opor zentroak, eskolak, kolegioak, lizeoak) bilketa selektiboaren xehetasunak finkatzeko, ebaluatzeko eta zuzentzeko.
  • Animazioak eskoletan (euskarri pedagogiko eta ludikoekin) - Proiektu pedagogikoak prestatzea, irakasleekin lankidetzan;
  • Hondakinen bereizketari eta ingurumenari babesari buruzko gertakariak antolatzea: erakusmahaiak sortzea eta animatzea, joko/lehiaketak antolatzea, gune bisitak antolatzea, hondakinen prebentzio ekintzak plantan ematea…
  • Bilketa selektiboari eta hondakinen prebentzioari buruzko informazio eta sentsibilizazio bilkura publikoetan parte hartzea.
  • Hondakinak gutitzeko eta bereizteko aholkuak (eko-jestuak, konpostatzea, hondakinak bereiztea…).

Zure hondakinen kudeaketari buruz galderik baduzu, gure bereizketaren aholkularia deitzen ahal duzu:
Caroline MONTAGNE : 05-59-44-15-99