hondakin gutiago sortzea

Ingurumenaren Grenelle-aren baitan, 2009ko uztailaren 23an testu bat bozkatu zen. Bertan agertzen den helburua da biztanlekako hondakin ekoizpena %7 apaltzea, 5 urteko epean. Hondakinen prebentzioa hondakinen kudeaketako lehen lehentasun gisa agertzen da.

Helburu horrekin bat egiteko,  Lien externe Bil Ta Garbi sindikatuak, 2009ko abenduan, hiztarmen oinarri emailea izenpetu zuen  Lien externe ADEME rekin, Hondakinen prebentziorako tokiko programa plantan emateko.

 Prebentziorako tokiko programaren helburuak hauek dira:

  1. 2014rako, biztanle eta urtekako batez besteko hondakin kopurua %7z apaltzea;
  2. Ingurumenari kalte egiten dioten produktuak gutiago baliatzea;
  3. Hondakinen prebentzioan eredugarri izatea;
  4. Partaidetza berriak sortzea, proiektu eramaileak sostengatuz batik bat;
  5. Etxe hondakinen eta idurikoen deuseztatzeko departamenduko planarekin koherentzian izatea;

Errobi-Aturri Herri Elkargoa eta Bil Ta Garbi sindikatu mistoa hurbileko lankidetzan ari dira, Prebentziorako tokiko programan finkatu ekintzak gure lurraldean eramateko.

Errobi-Aturri Herri Elkargoak antolatu prebentzio ekintza zenbait

Konpostatzearen eta baratzezaintzako jardunbide egokien garapena

Konpostatzea egin-molde naturala da, gai organikoak (sukaldeko eta baratzeko hondakinak) humusaren iduriko produktu -konposta- bilakatzen dituena. Denek posible dugu, etxean, ongarri ezin hobea lortzea, gure hondakinei esker. Konposta loreontzietan, lore-asketan edo baratzeetan ezartzen ahal da.

Zertarako sustatu konpostatzea?

Frantziako biztanleen etxe hondakinetan (iturria: ADEME), bio-hondakinak (sukaldeko hondarrak) 70 kg baino gehiago dira, urte bakoitz eta biztanle bakoitz. ADEMEaren arabera, banakako konpostatzeari esker, urte guziz 40 kg hondakin gutiago izaten ahal litzateke biztanle bakoitz.

Horrez gain, jendeak gero eta hondakin berde gehiago eramaten du hondakindegietara. 2009an, Bil Ta Garbi-ren lurraldeko hondakindegietan kudeatu hondakinen %38 berdeak ziren. Alta, hondakin berdeak bertan kudeatzeko teknikak badira (lurrean zabaltzea, metan konpostatzea,…), eta baratzeei on egiten diete.

Helburu nagusia bio-hondakinak eta hondakin berdeak gutitzea da, baita produktu fitosanitarioak ere, konpostatzea emendatuz eta baratze "naturala"-ren usaia garatuz.

Konpostatzea erraza, baliagarria, merkea eta ekologikoa da:

  • Konpostatzeko, oinarrizko material zerbait eta funtsezko ezagutzak behar dira.
  • Konpostatuz, baratzeetako lurra hobe daiteke, eta ongarri artifizialak saihestu.
  • Bildu, erre edo lurperatu behar diren hondakinak gutitzen ditu, eta beraz, kutsadura eta tratamendu gastuak apaltzen ditu.

Herri Elkargoak banakako konpostagailuak proposatzen dizkie biztanleei, 10 €-ren truke.

Konpostagailu bat erreserbatzen ahal duzu, Herri Elkargora deituz, 05 59 44 15 99 zenbakira.

Bertzalde, baratzezaintzaren gida ere eskuratzen ahal duzu, baratze naturalean ari izateko, baita konpostatzearen gida ere.

Horrez gain, Elkargoa bizitegi eraikinetan talde konpostatzea esperimentatzen hasi berri da, zenbait eraikinetan. Esperientzia horien ondorioen arabera, bizitegi eraikin guzietara heda liteke.

STOPUB / PUBARIK EZ kolakia

Biztanleek gutun kutxan kolaki bat ezartzen ahal dute, iragarkirik ez dutela nahi adierazteko.

Xede nagusia da gutun kutxetan banatzen diren inprimakiak gutitzea.

2007z geroztik, Stop Pub / Pubarik ez kolakia ongi zabaldu da lurraldean: 2009an, gutun kutxen %20k Pubarik ez kolakia ezarria zuten. Bil Ta Garbi sindikatuak sentsibilizazio hori segitu nahi du, bai partikularrekin, bai eraikin sindikekin, bai iragarki sortzaileekin.

 

PUBARIK EZ kolakia Herri Elkargoaren egoitzan edo zure Herriko Etxean har dezakezu.

Baso berrerabilgarria

Baso berrerabilgarriarekin, plastikozko hondakinak anitz apaltzen dira besta gertakarietan (herriko besta, ikusgarri, apairu…). Erraza da: edari bakoitzarentzat baso bat baliatu ordez, beti baso bera baliatzen da. Gero, baso hori garbitzen da, eta bertze gertakari batzuetan baliatzen.

Abantaila da hondakin gutiago ekoizten dela, jakinez usaiako plastikozko basoak ez direla birziklatzen, eta beraz, etxe hondakinekin bota behar direla.

Eguneroko jestu eko-arduratsuak etxetik kanpo segitu behar dira, bai lanean, bai aisialdietan.

2012z geroztik, herriko bestetan baso berrerabilgarria baliatzen da. Alabaina, Herri Elkargoak Besta Komiteendako laguntza dispositiboa sortu du.

Dispositiboa Elkargoan gertakariak antolatzen dituzten bertze elkarteei zabaldu berri zaie.

Erronka ekologikoa zein den gero eta argiago da, eta bai antolatzaileek, bai parte-hartzaileek, beren gertakarien ondorio ekologikoa apaltzeko indarrak egiten dituzte, baina ez dakite beti ez nola egin, ez informazioa non atzeman.

 

 

Berriz baliatzearen eta antolaketaren sustatzea

Berriz baliatzearen eta antolaketaren sustatzea

 

Zertarako?

ADEME erakundeak Frantziako biztanleen etxe hondakinei buruz egin ikerketaren arabera, Frantzian, biztanle bakoitzak 7 kg ehun (jantzi, zapata...) botatzen du, batez beste, urte guziz. Beraz, prebentzio jestua da jantzi edo tresna bati bigarren bizi bat ematea, bertze norbaiti emanez, antolatuz edo bigarren eskuz salduz, bota ordez. Diru irabaziak eragiten ditu, eta gainera, tokiko aktibitate ekonomiko batzuk sostengatzeko parada ematen ahal du.

Horrez gain, hondakinak gutitzea xede duten kontsumo portaera anitzen bitartez, iraupen laburreko objektuak erosi ordez, zerbitzuak balia daitezke.

 

Nola?

  • Partaidetza Emmaüs komunitatearekin: 2008z geroztik, Errobi-Aturri Herri Elkargoak eta Bil ta Garbi sindikatuak hitzarmena izenpetu dute Emmaüs komunitatearekin, azken hori nahi bezain bat sar dadin hondakindegietara, berriz baliatzen ahal diren objektuak hartzera, bigarren bizi bat emateko (ehun, jostailu, liburu, basera...).
  • Ehunen bilketaren garapena, eta lurraldean gero eta borondatezko ekarpen gune gehiago 
  • Antolaketaren eta berriz baliatzearen arloko eragileen aurkitegia, beren lana sustatzeko 
  • 2012z geroztik, Recycléco bergizarteratze enpresarekin partaidetzan gaude. Enpresa horrek tresna elektriko eta elektronikoak berreskuratzen ditu hondakindegietan, antolatzen, eta prezio apaletan saltzen.

Hondakinen murrizketan gehiago sakontzeko

Kontsumitzaile ginen, eta ingurumenaren aldeko eragile bilakatu behar dugu. Ezinbestekoa da "hondakinak gainetik kendu" ordez, "hondakinak arduraz kudeatzea".

Errobi-Aturri Herri Elkargoak eta Bil ta Garbi sindikatu mistoak ingurumena babesteko izan daitekeen gailu onenak plantan emanik ere, aitzina ezin da egin biztanleen parte hartzerik gabe. Biztanle bakoitza etxe hondakinen kudeaketa publikoaren funtsezko eragilea da. 

Hondakinak bereizten eta gutitzen laguntzeko,  Lien externe Bil ta Garbi sindikatuak informazio baliagarriak ematen ahal dizkizu.