Gutiago bota, gehiago bereiz

Hondakinak murrizteko eta sailkatzeko politika: zertarako?

Egun, gehiago kontsumitzen dugu, eta proposatzen dizkiguten produktu gehienek iraupen laburra dute edo botatzekoak dira.

Ondorioz, gure zikinontziak bete-beteak dira, eta gaindi egiten ari dira!

Ezinbestekoa da bertze molde batera kontsumitzen ikastea, gehiago gogoetatuz, ezberdin portatuz, gutiago eta hobeki botatzeko. Prebentzioan aritzen ikasi behar dugu, gero deuseztatzen ibili ordez. Horretarako, denek ekiten ahal dugu… Hondakin gutiago ekoizteko, gehienetan, aski da ekintza erraz batzuk ikastea, egunero egiten baititugu biziki eraginkorrak baitira.

1. lehentasuna, hondakinen prebentzioa: hondakin onena sortzen ez dena da!

Hondakinen prebentzioa egitea, produktuen botatzea saihestea, ttipitzea edo gibelatzea, eta produktu horien kaltegarritasuna ttipitzea. Horri esker, hondakin gutiago sortzen da, eta sortzen diren hondakinak gehiago balorizatzen ahal dira, substantzia lanjerosik ez baitute.

Beraz, prebentzioak hondakinen bilketa aitzin egiten diren ekintza guziak biltzen ditu. Kudeaketa optimizatua izateko, prebentzioa beharrezkoa da, bilketa selektiboarekin batean.

Hondakinak konpostatzea, gehiegizko gainestalkiak saihestea, etxeko tresnak antolatzea, eko-jestu horiek guziek hondakin ekoizpenean eragin ona dute.

2. lehentasuna, hondakinak BEREIZTEA!

Zergatik bereizi behar dira hondakinak? Helburua da balorizatzen (edo birziklatzen) ahal diren hondakinak ahal bezain bat bereiztea. Baina ezinezkoa da "zero hondakin" mailara iristea. 
Saihestu ezin diren hondakinak balorizatu behar dira, egungo tekniken bidez egiten ahal bada. Beraz, gure hondakinak balorizatzeko (edo birziklatzeko) molde bakarra bereiztea da
!

Bereizteak eta birziklatzeak hiru abantaila ditu ingurumenarentzat:

  • Natur baliabideak babestea: aluminiozko tona bat botilaño birziklatuz, bi tona bauxita ateratzea saihesten da.
  • Energia aurrezkiak: plastiko tona bat birziklatuz, 650 petrolio gordin aurrezten da.
  • Berotegi efektuko gas isurketak ttipitzea: 2009an, birziklatzeari esker, 1,87 milioi tona CO2 gutiago izan zen; hau da, bideetan 800 000 auto gutiago ibiliko balira bezala (iturria: Eco-Emballages)