Hondakin profesionalak

Azken hamar urteetan, hondakinen kudeaketa anitz aldatu da: lehengo kudeaketa (biltzea eta lurperatzea edo erretzea) anitz profesionalizatu da. Egun, sare anitzeko kudeaketa industrialagoa da; beharrezkoa zen, ingurumena babesteko neurriak indartzearen ondorioz.

2002ko uztailaren 1az geroztik, azken hondakinak baizik ez dira ematen zinkintegian. Beraz, enpresen hondakinen kudeaketa arrazoitua eta arauen araberakoa izan behar da; horretarako, birziklatzea, murrizketa eta balioztatzea bultzatu behar dituzte.

Orain, hondakinen kudeaketak enpresen estrategian egiazko tokia ukan behar du. Araudiak ekartzen dituen beharrez gain, ingurumena babestea gero eta gehiago kontuan hartzen duen merkatuari egokitu behar zaio, baita enpresaren partaideei ere (bezero, asurantza egile, hornitzaile, agintari...).

Zure hondakinen bilketari buruz edozein informazio nahi baduzu, Herri Elkargoko hondakinen bilketa zerbitzua deit, 05-59-44-15-99 zenbakira.

Araudia

Enpresaren ardura printzipioa bere hondakinei begira:

1975eko uztailaren 15eko legeari jarraiki, enpresa bakoitzak bere hondakinak deuseztatzearen ardura du. Deuseztatzea indarrean dagoen araudiaren araberakoa dela segurtatu behar du.

Enpresaren ardura hondakinen barne eta kanpo kudeaketa etapa guziei buruzkoa da. Hondakina ekoizten delarik hasten da, ekoizten den tokian, eta azken etapan bukatzen; hau da, hondakinaren deuseztatzean, tratatzean edo zikintegian ezartzean. Beraz, deuseztatzaile batek hondakina beregain hartzen duelarik ere, enpresaren ardurak segitzen du.

Enpresa beti da bere aktibitateak sortu hondakin guzien arduradun; hauek barne:

  • etxe hondakinen berdinak diren hondakinak, nahiz eta zerbitzu publikoak bildu
  • bezero batentzat egin lanaren ondoriozko produktu baliatuak, azken horrek bere esku utzi orduko.