Bil ta Garbi

Bil Ta Garbi sindikatu mistoa prefetaren erabakiz sortu zen, 2002ko agorrilaren 23an, Pirinio Atlantikoetako mendebaldeko eremuan etxeko hondakinak eta idurikoak kudeatzeko sail osoa plantan emateko.

Frantzian, etxe hondakinen eta idurikoen bilketa eta tratamendua herrien eskumenak dira. Usu, zerbitzu publiko horren kostua mugatzeko, herriak Herri Elkargotan edo bertze herri arteko lankidetzarako establimendu publiko batean (EPCI) biltzen dira. Hemen, Bil Ta Garbi sindikatuak 4 herri, 12 Herri Elkargo eta Hirigune bat biltzen ditu; hots, 264 717 biztanleko eremua. 17 elkargo horiek hondakinen bilketaren eskumena atxiki dute; tratamendua, aldiz, Bil Ta Garbi sindikatuaren esku eman dute.

 

> Informazio gehiago hemen:  Lien externe www.biltagarbi.fr

Misio hirukoitza...

Lehen misioa: etxe hondakinen eta idurikoen tratamenduan politika koherentea eta elkartasunezkoa eramatea, ingurumena eta indarrean dagoen legedia errespetatuz.

Bigarren misioa: eskas diren balorizazio eta tratamendu ekipamenduak plantan ematea, lurraldean oreka izatea zainduz.

Hirugarren misioa: kide diren elkargoak bereizketari buruzko sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak antolatzen laguntzea

PDEDMAk* finkatu helburuei sindikatuak egin ekarpenak

 

Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak hondakinen ekoizpena gutitzeko eta hobeki tratatzeko xedea du. Estatuko zerbitzuekin, etxe hondakinen eta idurikoen departamenduko plana (PDEDMA) sortu du. Azken horrek hondakinen kudeaketa iraunkorrerako helburuak eta bitartekoak finkatzen ditu.

 

Bil Ta Garbi sindikatuak PDEDMAren norabideei ihardesten die:

  • Etxe hondakinen kopurua eta toxikotasuna ttipitzea, eta bilketa selektiboa garatzea: Bil Ta Garbik informazio eta sentsibilizazio ekintzak antolatzen ditu, molde jarraikian, bereizketa emaitzak hobetzeko; tokiko prebentzio programa ere plantan eman du, ekoitzi hondakinen kopurua 2014rako %7z ttipitzeko.
  • Hondakin birziklagarriak, hartzigarriak eta berdeak balorizatzea: Bil Ta Garbik hondakinen balorizatzeko bi gune sortu ditu, 2013z geroztik martxan direnak, gure hondakinen balorizazio material, organiko eta energetikorako.
  • Hondakinen garraioa mugatzea: Bil Ta Garbik bi ekipamendu sortu ditu hondakinen ekoizpen eremuetarik ahal bezain hurbil: bat Sarrikotapean, lurraldeko ekialdeko partearentzat, eta bertzea Baionan, mendebaldeko eremuarentzat.
  • Azken hondakinen lurperatzea ttipitzea: Bil Ta Garbik hondakinen balorizaziorako bi gune abiarazi ditu, 2013z geroztik (Canopia eta Mendixka). Horiei esker, lurperatzen diren hondakinen kopurua erdira ttipituko da.

 

*Etxe hondakinen eta idurikoen departamenduko plana

 

Etxe hondakinen eta idurikoen deuseztatzeko eskumena