Eskolako bizia

Kirola eskolan

Herri Elkargoak eskoletako kirol saioak beregain hartzen ditu.

Herri Elkargoko lurraldeko kirol hezitzaile bat eta Mugerreko herriko etxeak eskura eman bigarren hezitzaile bat aritzen dira eskoletan, 1 116 haurrekin, lurraldeko lehen mailako 13 eskolatan.

3. urte laurdenean, haurrek belaontzi saioak ukaiten dituzte, besteak beste, Aturrin. Lehuntzeko belaontzi klubak eta Herri Elkargoak baliabide teknikoak eta giza baliabideak antolatu dituzte, eskolan belaontzi saioak egin ahal izateko.

Proposatu beste kirol jarduerak gisa guzietakoak dira: atletismoa, gimnastika, norabide lasterketa, bizikleta, talde jokoak, borroka jokoak, erraketa jokoak edota gimnastika artistikoa, dantza eta gorputz adierazpena.

Jarduera horiek guziak ikasgela bakoitzaren proiektu pedagogikoen baitan sartzen dira.

Eskolako garraioak

Haurrak kanpoan egiten diren eskolako kirol jardueretara aiseago joan daitezen, lurraldeko herriek elkargoari eskolako garraio batzuk beregain hartzeko eskumena eman diote, lurraldeko lehen mailako 14 eskolentzat, toki hauetara joateko:

  • pizina
  • Lehuntzeko belaontzi kluba
  • herri arteko krosak

Bestalde, elkargoak bigarren mailako ikasleen eskolako garraioaren zati bat ere beregain hartzen du; hain zuzen, departamenduak beregain hartzen ez dituen %6ak (bigarren mailan 908 ikasle ziren 2007an).

Musika eskolan

Herri Elkargoak Baserrialdeko Musika Zentroen (CMR) Frantziako federazioarekin lan egiten du, sei herrietako ama eskolako eta lehen mailako 10 eskoletan musika irakasteko.

Bestalde, Irakaskuntza Giristinoaren Kudeaketa Organismoa diruz laguntzen du, lurraldeko ama eskolako eta lehen mailako 4 eskola pribatuetan musika aktibitateak eskain ditzan.

Irakasleek eta burasoek diotenez, gure eskoletako musika zerbitzuak fama handia du, eta musikako animatzaileak biziki preziatuak dira. Lehen hunkituek, hau da, haurrek erranik!