- Herri Elkargoa
- > Haurrak
- > Lehen haurtzaroa
- > Zaintza moldeak
- > Haurtzaindegi kolektiboak
Haurtzaindegi kolektiboak
Harrera anitzeko haurtzaindegiak (4 haurtzaindegi, 93 toki)
Herri Elkargoan harrera anitzeko 4 haurtzaindegi daude, 4 urtetik beheitiko haurrak hartzeko. Eraikin berean, harrera erregularra eta noiztenkakoa proposatzen dira.
Egitura hauek Laure HARTXUBEHERE Lehen Haurtzaroaren koordinatzaileak kudeatzen ditu.
Haurrak astelehenetik ostiralera hartzen dira, 7:30etik 18:30era.
Haurtzaindegiaren ardura zuzendari puerikultore edo haur ttipien hezitzaile baten gain da, laguntzaile batzuekin: haur ttipien hezitzaileak, puerikultore laguntzaileak edo lehen haurtzaroko CAP tituludunak.
Horiez gain, mediku bat eta psikologo bat maiz joaten dira haurtzaindegietara esku hartzera.
Haurrek orotariko aktibitateak egiten dituzte, egun osoan, haur bakoitzaren erritmoaren arabera.
Burasoen diruzko parte-hartzea neurtzeko (ordukako tarifa), CNAF familia diru-laguntzen Frantziako kutxaren irizpideak kontuan hartzen dira: zergapeko irabaziak eta familiaren osaketa.
ESPACE XITOAK HAURTZAINDEGIA
Helbidea: 2 bis, Tenisaren bidexka - 64990 HIRIBURU
18 tokiko baimena (oren tarte batzuetan 21 arte)
Zuzendaria: Christel LAPHITZ -
05 59 44 12 73 / creche.xitoak
nive-adour.com
Hezkuntza proiektuak bi ardatz ditu: elebitasuna (frantsesa eta euskara), Euskararen Erakunde Publikoarekin lankidetzan, eta belaunaldien arteko lotura, ondoko "Harriola" zahar etxeko egoiliarrekin.
LE NID URTOIS HAURTZAINDEGIA
Helbidea: Pririnioetako etorbidea 64240 AHURTI
20 toki
Zuzendaria: Laurianne DEMOULIN
05 59 56 27 39/ creche.nid-urtois
nive-adour.com
AGERRIA HAURTZAINDEGIA
712 departamendu bidea - 64990 MUGERRE
35 tokia
Zuzendaria: Laure HARTXUBEHERE
05 59 55 74 65 / creche.agerria
nive-adour.com
Hezkuntza proiektua elebitasunean oinarritua da (frantsesa eta euskara), Euskararen Erakunde Publikoarekin lankidetzan.
TTIPI TTAPA HAURTZAINDEGIA
Lehuntzeko bidea, 34 - 257 departamendu bidea - 64990 URKETA
20 toki
Zuzendaria: laure SANGLAR
05 59 45 54 02 creche.ttipi-ttapa
nive-adour.com
Hezkuntza proiektua elebitasunean oinarritua da (frantsesa eta euskara), Euskararen Erakunde Publikoarekin lankidetzan.
Haurtzaindegi kolektiboen sare horren finantzatzaileak hauek izan dira: CAFa, Kontseilu Nagusia, Eskualdeko Kontseilua, Frantziako Estatua eta Europar Batasuna. Finantzamendua Herri Elkargoak osatu du, bere funtsekin.