Familia-haurtzaindegia

Haurra familia-haurtzaindegiak enplegatu etxe haurtzain baten etxean egoten da (15 lurraldean)

Beren kontu ari diren 85 etxe haurtzainez gain, PMIak egiaztatu 15 etxe haurtzain bizi dira gure lurraldean, Les Capucines Familia-Haurtzaindegiak enplegatzen dituenak.

Haurra etxe haurtzainaren etxean egoten da, burasoek familia-haurtzaindegia kudeatzen duen Familia eta Gizarte Laguntzarako Elkartearekin sinatu kontratuaren arabera.

Puerikultore batek haurra erregularki segitzen du, etxe haurtzainen etxeetan bisitak eginez.

Haur ttipien hezitzaile batek heziketa aktibitate kolektiboak antolatzen ditu, toki egokituetan. 

Permanentziak: 2, Masounette bidexka, Hiriburu

05 59 59 72 72

Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 12:30era.

 

Zerbitzu horrentzat, familiak Familia eta Gizarte Laguntzarako Elkarteari zenbateko bat ordaintzen dio, orenka, familiaren irabazien eta osaketaren arabera.

> Informazio gehiago tarifei buruz