Banakako etxe haurtzainak

Haurra bere kontu ari den etxe haurtzain baten etxean egoten da (85 dira lurraldean)

Kontseilu Nagusiko amen eta haurren Babes zerbitzuak (PMI) egiaztatu 85 etxe haurtzain ari dira lanean gure lurraldean.

Familiek dituzte zuzenean enplegatzen, eta 6 urtetik beheitiko haurrak hartzen dituzte. 1 eta 4ren artean har ditzakete.

Nahi duten etxe haurtzainek Errobi-Aturriko  Lien externe RAM sarearen aktibitateetan parte har dezakete, urririk.

Bestalde, hainbat ekimen antolatzen dira (besteak beste, Haur ttipien eguna), etxe haurtzainen eta haurtzaindegietako langileen artean trukeak ahalbidetzeko eta, beraz, elkarren lan praktikak aberasteko.

 

> Molde horri buruz informazio gehiago nahi dut, eta Herri Elkargoko etxe haurtzainen zerrenda nahi dut.