Eskaintzaren animazioa

Haur ttipien eguna

2011z geroztik, Herri Elkargoak, urte guziz, urrian, Haur ttipien eguna antolatzen du, hauekin partaidetzan: CAF, PMI, etxe haurtzainak, RAM etxe haurtzainen sarea, Familia eta Gizarte Laguntzarako Elkartearen familia haurtzaindegia eta Euskararen Erakunde Publikoa (EEP). Elkargoko lau haurtzaindegietako langileak egun horren antolaketan biziki inplikatuak dira.

Antolatu hiru Haur ttipien egunek jende anitz erakarri dute. Hala, aldi oro, 450 jende baino gehiagok ukan dute lurraldean dauden zaintza moldeen berri; bai taldekako zaintza moldeak, bai banakakoak ezagutu ahal izan dituzte.

Egun horien xedea da erakustea zaintza molde horiek ez diotela elkarri lehiarik egiten; alderantziz, elkarren osagarriak direla.

Partalierrek (Ipar Euskal Herriko eta Seignanx-eko CAFak, Uztaritzeko PMIak, EEPk) ere erakusmahaiak ezartzen dituzte, informazio bila heldu diren burasoentzat.

Horrez hain, egun horrek 4 urtetik peko haurrekin lanean aritzen direnei biltzeko parada ematen die: haurtzaindegietako langileek eta etxe haurtzainek gero eta gehiago ezagutzen dute elkar, eta beren osagarritasunaz elkar aberasten dute.

Hain zuzen, langile horiek erregularki elkarrekin lan egiteko proiektu bat sortzen ari da lurraldean.

RAM sarea

RAM sarea beren kontu ari diren etxe haurtzainen sarea animatzeko urririkako dispositiboa da. Herri Elkargoak AAFS elkartea finantzatzen du, eta azken horrek haur ttipien hezitzaile bat eskura ematen du, taldekako aktibitateak, topaketak eta animazioak antola ditzan, nahi duten etxe haurtzainentzat. Xedea beren kontu ari diren etxe haurtzainen "lan isolamendua" gainditzea da.

RAMeko animatzaile den haur ttipien hezitzaileak haurrendako iratzarpen tailerrak proposatzen ditu. Toki egokituetan egiten dira, eta beren kontu ari diren etxe-haurtzainak zaintzen dituzten haurrekin joan daitezke.

Etxe haurtzain bakoitzak zerbitzu hori baliatu ahal izan dezan, aktibitateak lurraldean banatu dira, nahita:

  • Psikomotrizitate aktibitateak Hiriburuko eta Mugerreko dojo-etan iragaten dira.
  • Iratzarpen aktibitateak Hiriburuko Masounette etxean, Urketako Alçouet gelan eta Mugerre herri erdiko eskolako eskolaz kanpoko harreran egiten dira.

Aktibitate horiek topaketa memento pribilegiatuak dira, bai haurrentzat, elkar ezagutzen baitute, bai etxe-haurtzainentzat, lan praktikei buruz gogoeta eta hitz egin baitezakete, haien artean eta hezitzailearekin.

RAMak bertze eginkizun bat ere badu: familiei informazioa ematea, urririk, Herri Elkargoko zaintza molde guziei buruz (molde bakoitzaren kostuak, zerbitzuak, berezitasunak).
Beraz, dudarik gabe dei egiten ahal diozue animatzaileari:

Nathalie Mérino ( nathalie.merino(at)aafs.fr), haur ttipien hezitzailea eta RAMeko animatzailea. 

Telefonozko permanentziak: 05 59 59 63 36

  • astelehen, astearte eta ostegunez: 13:30-16:00

Hitzorduendako permanentzia: 2, Masounette bidexka, Hiriburu

  • astelehenez: 13:30-16:30 (aste bakoitietan)
  • asteartez: 15:00-17:00
  • ostegunez: 13:30-17:00