Zaintza moldeak

Vous recherchez une crèche ou une assistante maternelle pour faire garder vos jeunes enfants ?

Pour trouver un mode de garde adapté à votre situation, la Communauté de communes vous propose différents types d'accueil, du collectif au particulier :

Crèche multi-accueil (4 crèches soit 93 places)

Harrera anitzeko haurtzaindegiak (4 haurtzaindegi, 93 toki)

Herri Elkargoan harrera anitzeko 4 haurtzaindegi daude, 4 urtetik beheitiko haurrak hartzeko. Eraikin berean, harrera erregularra eta noiztenkakoa proposatzen dira. 

Egitura hauek Laure HARTXUBEHERE Lehen Haurtzaroaren koordinatzaileak kudeatzen ditu.

Haurrak astelehenetik ostiralera hartzen dira, 7:30etik 18:30era.

Haurtzaindegiaren ardura zuzendari puerikultore edo haur ttipien hezitzaile baten gain da, laguntzaile batzuekin: haur ttipien hezitzaileak, puerikultore laguntzaileak edo lehen haurtzaroko CAP tituludunak.

Horiez gain, mediku bat eta psikologo bat maiz joaten dira haurtzaindegietara esku hartzera.

Haurrek orotariko aktibitateak egiten dituzte, egun osoan, haur bakoitzaren erritmoaren arabera.

Burasoen diruzko parte-hartzea neurtzeko (ordukako tarifa), CNAF familia diru-laguntzen Frantziako kutxaren irizpideak kontuan hartzen dira: zergapeko irabaziak eta familiaren osaketa.

ESPACE XITOAK HAURTZAINDEGIA

Helbidea: 2 bis, Tenisaren bidexka - 64990 HIRIBURU

18 tokiko baimena (oren tarte batzuetan 21 arte)

Zuzendaria: Christel LAPHITZ -
05 59 44 12 73 /  creche.xitoak(at)nive-adour.com

Hezkuntza proiektuak bi ardatz ditu: elebitasuna (frantsesa eta euskara),  Lien externe Euskararen Erakunde Publikoarekin lankidetzan, eta belaunaldien arteko lotura, ondoko "Harriola" zahar etxeko egoiliarrekin.

Haurtzaindegiaren funtzionamendu araudia kontsultatu

 >  Plano interaktiboa (google maps)

LE NID URTOIS HAURTZAINDEGIA

Helbidea: Pririnioetako etorbidea 64240 AHURTI

20 toki

Zuzendaria: Laurianne DEMOULIN
05 59 56 27 39/  creche.nid-urtois(at)nive-adour.com

Haurtzaindegiaren funtzionamendu araudia kontsultatu

 >  Plano interaktiboa (google maps)

AGERRIA HAURTZAINDEGIA

712 departamendu bidea - 64990 MUGERRE

35 tokia

Zuzendaria: Laure HARTXUBEHERE
05 59 55 74 65 /  creche.agerria(at)nive-adour.com

Hezkuntza proiektua elebitasunean oinarritua da (frantsesa eta euskara),  Lien externe Euskararen Erakunde Publikoarekin lankidetzan.

Haurtzaindegiaren funtzionamendu araudia kontsultatu

 >  Plano interaktiboa (google maps)

TTIPI TTAPA HAURTZAINDEGIA

Lehuntzeko bidea, 34 - 257 departamendu bidea - 64990 URKETA

20 toki

Zuzendaria: laure SANGLAR
05 59 45 54 02  creche.ttipi-ttapa(at)nive-adour.com

Hezkuntza proiektua elebitasunean oinarritua da (frantsesa eta euskara),  Lien externe Euskararen Erakunde Publikoarekin lankidetzan.

Haurtzaindegiaren funtzionamendu araudia kontsultatu

 >  Plano interaktiboa (google maps)

Haurtzaindegi kolektiboen sare horren finantzatzaileak hauek izan dira: CAFa, Kontseilu Nagusia, Eskualdeko Kontseilua, Frantziako Estatua eta Europar Batasuna. Finantzamendua Herri Elkargoak osatu du, bere funtsekin.

Assistante maternelle indépendante (85 sur le territoire)

Haurra bere kontu ari den etxe haurtzain baten etxean egoten da (85 dira lurraldean)

Kontseilu Nagusiko amen eta haurren Babes zerbitzuak (PMI) egiaztatu 85 etxe haurtzain ari dira lanean gure lurraldean.

Familiek dituzte zuzenean enplegatzen, eta 6 urtetik beheitiko haurrak hartzen dituzte. 1 eta 4ren artean har ditzakete.

Nahi duten etxe haurtzainek Errobi-Aturriko  Lien externe RAM sarearen aktibitateetan parte har dezakete, urririk.

Bestalde, hainbat ekimen antolatzen dira (besteak beste, Haur ttipien eguna), etxe haurtzainen eta haurtzaindegietako langileen artean trukeak ahalbidetzeko eta, beraz, elkarren lan praktikak aberasteko.

 

> Molde horri buruz informazio gehiago nahi dut, eta Herri Elkargoko etxe haurtzainen zerrenda nahi dut.

Assistante maternelle salariée de la Crèche familiale (15 sur le territoire)

Haurra familia-haurtzaindegiak enplegatu etxe haurtzain baten etxean egoten da (15 lurraldean)

Beren kontu ari diren 85 etxe haurtzainez gain, PMIak egiaztatu 15 etxe haurtzain bizi dira gure lurraldean, Les Capucines Familia-Haurtzaindegiak enplegatzen dituenak.

Haurra etxe haurtzainaren etxean egoten da, burasoek familia-haurtzaindegia kudeatzen duen Familia eta Gizarte Laguntzarako Elkartearekin sinatu kontratuaren arabera.

Puerikultore batek haurra erregularki segitzen du, etxe haurtzainen etxeetan bisitak eginez.

Haur ttipien hezitzaile batek heziketa aktibitate kolektiboak antolatzen ditu, toki egokituetan. 

Permanentziak: 2, Masounette bidexka, Hiriburu

05 59 59 72 72

Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 12:30era.

 

Zerbitzu horrentzat, familiak Familia eta Gizarte Laguntzarako Elkarteari zenbateko bat ordaintzen dio, orenka, familiaren irabazien eta osaketaren arabera.

> Informazio gehiago tarifei buruz