Haurra zainaraztea: info baliagarriak

Zaintza molde guziei buruzko informazioak

Herri Elkargoko zaintza molde guziei buruz informazioak nahi badituzu (kostuak, zerbitzuak, harrera molde bakoitzaren berezitasunak), Etxe haurtzainen sareko (RAM) animatzaileari dei egiten ahal diozu:

Nathalie Mérino ( nathalie.merino(at)aafs.fr), haur ttipien hezitzailea eta RAMeko animatzailea.

Telefonozko permanentziak: 05 59 93 41 17 (larrialdientzat: 06 32 15 10 81)

  • asteartez: 13:30-15:00
  • ostiralez: 13:30-17:00

Hitzorduak: 2, Masounette pasabidea, Hiriburu

  • astelehenez: 13:30-16:30 (aste bakoitietan)
  • asteartez: 15:00-17:00
  • ostegunez: 13:30-17:00 

Haurtzaindegi kolektiboan izena ematea

Errobi-Aturri Herri Elkargoko haurtzaindegietako batean zure haurren izena emateko, aitzinetik izena emateko fitxa bete eta itzul, hauek erantsirik:

  • haurtzaindegian tokia galdegiteko arrazoiak azaltzen dituen gutuna
  • bizilekuaren ziurtagiria
  • ahal bada, sortze agiria

Txosten betea igor, otoi, 
behereko helbidera ala e-postaz  accueil(at)nive-adour.com  helbidera.

Errobi Aturri Herri Elkargoa

Lehendakariarentzat
32, elizako plaza
64990 MUGERRE

PREZIOAK

Haurtzaindegi kolektiboetako harreraren prezioa CNAFak (Frantziako Familia Laguntzen Kutxak) finkatu baremoaren araberakoa da. Baremo horrek zuen irabaziak eta zuengain duzun haur kopurua kontuan hartzen ditu. Beraz, prezio berak dira haurtzaindegi guzietan (kopuruak haurtzaindegien barne araudietan agertzen dira).

Informazio gisa, prezio eta zerbitzu simulazioak egin ditzakezu, hautatu zaintza moldearen arabera, CAFaren webgune honetan:  Lien externe mon-enfant.fr

Partaideak

Kudeatzaileak (Herri Elkargoak), CAFak MSAk, Kontseilu Nagusiak eta familien parte hartzeek haurtzaindegiak finantzatzen dituzte, funtzionamendu sailean. Euskararen Erakunde Publikoak ere funtzionamenduan parte hartzen du, Espace Xitoak, Agerria eta Ttipi Ttapa haurtzaindegien labelizazio desmartxan.