Mugerreko IG

Mugerreko industria gunea 20 ha-ko eremua da, Bordele/Paris A63 autobidetik eta A64rako bidegurutzetik hurbil. Aturri bazterreko aktibitate eremu zaharrenetarikoa da; alabaina, XX. mende erdira arte Baionan gatz erauzketa aktibitateek ukan zuten  joritasunaren zati handi bat hari zor baitzaio.

Industria eremu hau lurralde erronka garrantzitsuen gurutzegunean dago, eta Errobi-Aturri lurraldearen gune ekonomiko egituratzailea da, aktibitate ekonomikoak garatzeko gaitasun handia baitu. Bestalde, kokapen ezin hobea du, eskualdeko merkatuan ospe estrategikoko aktibitateak garatu nahi dituen inbertitzaile ororentzat.