Ikea / Ametzondo

Baiona Ametzondoko IKEA merkataritza gunea Hiriburu, Mugerre eta Baionako eremuetan da. 12,5 ha-ko eremuak sarbide ezin hobea du, A63 eta A64 autobideen gurutzegunean. Suediako markaren concept store eredu berritzailea da: bere dendetako bat, hurbileko merkataritza gune bat eta shopping gune bat biltzen ditu, inguruetako bezeroentzat; azken horiek Pirinio Atlantikoetatik, Landesetatik eta Espainia aldetik etorriko dira, eta urtean 8 milioi bisitari pasatzea espero da.

250 milioi euroko kopurua mobilizatu da merkataritza gune horren garatzeko eta eraikitzeko. Euskal Herriko merkataritzaren paisaian funtsezko bilakatuko da, hain segur. Zentroa eraikitzeko, partaidetzak egin dira, eta inguruko merkataritza ehuna kontuan hartu da. Merkataritza guneak denbora osoko 1100 enplegu zuzen sortuko ditu, eta zeharkako 100 enplegu, bertako eremuen kudeaketa eta mantentze lanetarako.

Merkataritza gunea bi estaiakoa izanen da. Erdian atrium bat ukanen du, eguneko argiz argitua. Gune natural eta goxo horrek IKEA denda eta bertze saltegiak lotuko ditu. Carrefour hipermerkatua behereko solairuan izanen da, eta denda ttipi eta ertainak (80 eta 12, hurrenez hurren) 2 estaietan banatuko dira. Ostalaritza gune bat ere pentsatua da.