Europako Pleita Gunea

Logistika CEFa

Mugerreko Europako Pleita Gunea (CEF) ezin hobe kokatua da, Frantziaren eta Iberiar Penintsularen arteko Europako merkantzia trukeen gurutzegunean, eta bide eta trenbide sare nagusiei loturik. Horri esker, CEFa erreferentziazko garraio eta logistika gunea da eskualdean. Eremuan kalitatezko zerbitzu ugari daude enpresentzat, ingurumen berezituan, bertako eragileen arteko sinergiak bultzatzeko.

CEFaren eremua 102 ha-koa da; horien %30 oraino eraikuntzari egokitzekoak dira. 90ko hamarkadaz geroztik, gunean zenbait garapen fase izan dira, eta CEFak enpresa anitz erakarri ditu, bai tokikoak, bai Frantziakoak, baita nazioartekoak ere. Egun, 99.581m² biltegi daude, 30ha baino gehiagotan. Bertako 70 enpresek 1000 enplegu baino gehiago sortu dituzte.

Europako pleita gunearen antolamendurako sindikatu mistoak aktibitate eremuaren garapena eta ustiapena kudeatzen ditu. Eremu komunen eta erantsi zerbitzuen kudeaketa MIVACEF ekonomia mistoko sozietatearen esku da.

CEFean aktibitate anitz biltzen da, baita funtzio tekniko eta balio erantsikoak ere, tokiko enpresei eta eremuko ekonomiari mesede egiten dietenak: kargatzea/deskargatzea, etiketatzea, paletetan ezartzea, picking delakoa, biltegiratzea...

Pleita guneak ITE izeneko dispositiboa dauka; hau da, Frantziako burdinbideari lotua zaio. Horren araberako zerbitzuak eskaintzen ditu, burdinbide/bide garraio elkartuko aktibitateak hartzeko gisan. Alabaina, lotura erregularrak ditu Europako lotura plataforma nagusietara. Bestalde, CEFean kasik 13 ha daude erreserban, burdinbide sektorearen garatzeko.

CEFeko enpresek zerbitzu anitz dituzte eskura, bai beren aktibitate nagusia sostengatzeko, bai beren lan desmartxak errazteko: postaren sailkapen zentroa, enpresendako mantentze zerbitzuak, lan formakuntzarako organismoa, ostatu eremu bat (80 ohekoa) eta ostalaritza zerbitzu anitz (bilkura eta zeremonia gelak...)

Lehuntzeko aktibitate eremua

Lehuntzeko aktibitate eremua Baionako hirigunetik hurbil eta CEFetik are hurbilago dago. 27 ha-ko eremua du, eta sektore guzietako ekoizpen eta zerbitzu aktibitateak hartzen ditu.

Gunearen antolamendua 2009z geroztik etengabe aitzinatzen ari da. Egun, lur anitz badu libro. Gunean hiru zubi-eraikin ere badira, saltzeko edo alokatzeko lan lokalekin.         

Libro diren lurrak eta eraikinak

CEF eta PAL eremuen antolamendua anitz aitzinatzen ari da.
Hona hemen instalatu diren azken enpresak eta libro diren lur eta eraikinak:

  • Société Pétrole de la Côte basque (SOPECAL), Euskal kostaldeko agentzia: hidrokarburoen biltze aktibitateak:
    10 enplegu sortuak 
  • Groupe Geodis Bourgey Montreuil (BMV): express mezularitza aktibitate berria. 
  • Capet : Instalazio elektriko obrak
  • Hôtel Adonis, Baiona-Lehuntze (80 ohe) eta « Un petit coin de Pays basque » jatetxea.
  • Hiru kasko gunean:
    Hervé thermique (Instalazio termiko eta klimatizazio lanak),
    Hamadryade (usain on eta edergailuen handizkako saltegia),
    Orange bleue kirol zentroa,
    L’atelier publicitaire (inprimatze aitzineko aktibitateak)
  • Hostein (saltegi eta zerbitzuendako ekipamendu eta horniduren handizkako salmenta)
  • Kalico (Pintura eta berina lanak)
  • Isis Medical (medikuntza eta ortopedia salgaien salmenta)

         Harremanetarako, deitu Jessica Etcheverry: 06.81.72.28.22

  • CEF: 1600m2-ko azalera eraikia erosgai, eta alokatzeko eskaintzak
  • Lehuntzeko aktibitate eremua: 4 lokal libro, merkataritza eta zerbitzu aktibitateetarako
  • 336m2-ko azalera eraikia salgai.