Parte hartzaileen eta diru laguntzen gida

Enpresa bat sortu nahi baduzu edo jada dagoen enpresa bat berriz hartu, zure sozietatea garatzen ari bazira edo zailtasunak agertzen ari bazaizkizu, Estatua eta lurralde elkargoak ondoan dituzu, zure aktibitate eta proiektuak laguntzeko, hainbat diru-laguntza dispositiboren bitartez, zure profilaren eta finantza beharren arabera.

Errobi-Aturri Herri Elkargoak diru-laguntzen gida bat proposatzen dizu, bilaketak errazteko eta enpresak laguntzen dituzten egitura egokiengana bideratzeko.

Hala ere, zaila da diru-laguntza guzien zerrenda osoa ukaitea. Beraz, eskaintza guzien berri ukaiteko, erakunde eskudunengana jo dezakezu.