Animazio ekonomikoa

Erramolde horrek lurraldeko ehun ekonomikoa dinamizatzeko hartzen ahal diren ekimen guziak barne hartzen ditu.

Jada lanean ari diren bertze eragile batzuen lan bera ez egiteko (merkataritza eta industria ganbera, ofizialeen ganbera, departamendua, eskualdea), Errobi-Aturri Herri Elkargoa hurbileko animazio ekonomikoaren arloan kokatzen da, bertze eragileen osagarri gisa.

Lurraldeko proiektu eramaile edo enpresaburu orori, lurraldeko sarrera gisa, Herri Elkargoak Errobi-Aturriko eragileez (Behatokia) eta lurraldeko lur eta eraikin ahalez eta paradez duen ezagutza osoa eskura ematen die, eta tokiko partaideen sareaz baliarazten ditu. 

Enpresaburuak eta proiektu eramaileak laguntzeko eta bideratzeko, Herri Elkargoak bere gaitasunak baliatzen ditu: partaide egokiarengana jotzeko gaitasuna, eta beren baliabide tekniko eta diruzkoak koordinatu eta mobilizatzekoa. Beraz, partikula azeleragailu gisa aritzen da, katalizatzaile gisa, gordeak diren beharrak azaleratzeko eta proiektu berritzaileak sustatzeko.

Adibide gisa, Errobi-Aturrik tokiko ekimenak dinamizatu eta federatu nahi ditu, eta, oro har, enpresen elkarrenganako integrazioa lagundu, sinergiak eta ekintza osagarritasunak sortzeko. Bere xedeak dira aktibitate eremuen baitan enpresa elkargoak jalgitzen laguntzea, enpresen arteko trukaketak bultzatzea, eta ezagutzen batzea eta partekatzea erraztea.