Garapen ekonomikoa - Aurkezpena

Oroitarazi behar da garapen ekonomikoa, lehenik eta behin, enpresen, enpresaburuen eta negozio egileen ekintzen fruitua dela.

Botere publikoak ondoan dituzte, ardura hauekin:

  • Sail estrategikoak egituratzeko epe luzeko norabideak ematea,
  • Aktibitate ekonomikoen garapena sostengatzea, laguntzea edo akuilatzea,
  • Sektoreen arteko oreka batzuk zaintzea (ekoizpen, merkataritza eta zerbitzu jardueren artean),
  • Enpresak sailbide berriak atzematen laguntzea, berrikuntza eta esportazioa sostengatuz.

Frantzia osoan, jakina da garapen ekonomikoaren %80 endogenoa dela; hau da, jada lurraldean diren enpresetatik heldu dela.

Hori horrela baita, Herri Elkargoaren xedeak hauek dira: Errobi-Aturriren bokazio industriala berrestea, tokiko egitura ekonomikoaren aniztasuna dinamizatzea eta mantentzea, eta geroko inbestitzaileendako erakargarritasuna indartzea.

Helburu horiek erdiesteko, argi eta garbi, bi ekintza eremu estrategikoren aldeko jarrera hartzen du:

Lur jabetza ekonomikoa: Aktibitate Eremuak antolatuz, finkatze parada berriak emateko; eta lurraldean libro diren lurrak edo eraikinak identifikatuz, enpresei tokian garatzeko parada emateko.

Animazio ekonomikoa, proiektu eramaile berriak eta jada lurraldean diren enpresak laguntzeko, beren garapen gaitasunak gauzatzeko borrokatzen baitira (enpleguak, negozio zenbatekoak, etab.). 
Eragile anitz bada jada animazio ekonomikoaren arloan (Merkataritza eta Industria ganbera (CCI), lanbideen ganbera, Departamendua, Eskualdea, Estatua, finantzamendu organismo berezituak, etab.). Herri Elkargoa horien osagarri da, lurraldeko enpresengandik hurbil baita. Beraz, beren lehen solaskidea izan nahi du, frenoak kentzeko edo garapen proiektuak gauzatzeko. Eraginkorrak izateko, partaideak mobilizatuko ditugu eta proiektuek behar dituzten baliabideak aktibatuko.