Natura 2000

1992an, Rio de Janeiroko « Lurraren gailurrean », gure natur ondarea murrizteak sortzen zituen gero eta kezka handiagoei ihardesteko, Europar Batasuna engaiatu zen bere lurraldeetan bioaniztasunaren galera geldiaraztera, gune ekologiko sare bat sortuz: Natura 2000.

Kasik 25 000 natur gune dira, lurrekoak edo itsasokoak, beren flora eta fauna basa espezieen eta natur ingurumenen bakantasunarengatik edo galkortasunarengatik hautatuak. Munduko gune babestuen sarerik zabalena da.

Izendatu eta, Natura 2000 gune horiek beren espezie eta biztanleen epe luzerako biziraupena segurtatzeko gisan kudeatu behar dira.

Errobi-Aturrik 5 NATURA 2000 gune ditu:

Aturriko bartak, Aturri, Errobi, Ardanabia, la Joyeuse.

Gune horiek dituzten herri guziek beren lurraldean plantan ematen diren ikerketak eta, badirelarik, ekintza planak zuzenean segitzen dituzte.

> Informazio gehiago  Lien externe NATURA 2000 atariaren webgunean