Natur eremuak

ATURRI behealdeko SAGE ikerketa eta Ardanabiako PAOTa

Urari buruzko Oinarri Zuzentarauak (DCE) Europar Batasunaren urari buruzko politika egituratzen du.
Batasuneko herriak behartzen ditu uraren eta ur ingurumenen kalitatea berreskuratzeko helburua betetzeko eta ur baliabidearen kudeaketa iraunkorra lortzeko indarrak egitera, 2015 eta 2027 arteko epeetan, ur bideen hondatze mailaren arabera.

Beraz, oinarri bat zehaztua da, Europa mailan, eremu hidrografiko handika, ura kudeatzeko eta babesteko. Funtsezko tresna plangintza dokumentu bat da, Antolamendurako eta Uren Kudeaketarako Eskema Nagusia (SDAGE).
Azken horri, tokian toki, SAGE izeneko plangintza tresnak dagozkio – Antolamendurako eta Uren Kudeaketarako Eskema.

Aturri behealdeko eremuan, hau da, Errobi-Aturri Herri Elkargoari dagokion eremuan, ikerketa bat egiten ari dira, 2011z geroztik. Horren ondorioz, menturaz ekintza plan bat sortuko da, uraren kalitatea luzerako hobetzeko.

Bertzalde, Lurraldekako Ekintza Programa Operazionala (PAOT) urari buruzko politika programatzeko tresnetako bat da.

Errobi-Aturrin, Estatuaren zerbitzuek Ardanabiako PAOTa gidatzen dute. Ardanabia ur bidea Mugerre eta Urketatik pasatzen da, eta lehentasunezkotzat hartua izan da, uraren kalitatea hobetzeko ekintzak egiteko, hemendik 2015era.