SCOT

Lurralde Koherentziarako Eskema

Lurralde Koherentziarako Eskema (SCOT) lurralde baten bilakaera bideratzeko dokumentua da. 20 urterako balio du. Erreferentzia koadro gisa baliatzen da, eta alorkako politiken arteko koherentzia segurtatzen du:
hirigintza, etxebizitza, garraioak/mugikortasuna, komunikazio numerikoak, merkataritzako ekipamendua, garapen ekonomiko, turistiko eta kulturala, eremuen eta paisaien babesa, jarraikitasun ekologikoen babesa eta berrezartzea, etab.

Errobi-Aturri Herri Elkargoa Baionako eta Landesetako hegoaldeko hirigunearen SCOTaren barne da: hirigune 1 eta 5 Herri Elkargo, orotara 48 herri eta 220 000 biztanle inguru biltzen dituztenak.

Zenbait urteko ikerketa eta eztabaida bizien ondoren, SCOTa finkatua izan da, 2013ko udaberrian. 2013ko udazkenean egin inkesta publikoaren ondotik, SCOTa onartua izan da, 2014ko otsailaren 6an.

Gaur eta bihar lurralde honetan elkarrekin ongi bizitzeko, hemendik goiti, laborantza, bioaniztasuna eta ur baliabidea hobeki babestuko dira, eta hurbiltasun gehiago izanen da bizilekuaren, enpleguaren, zerbitzuen eta natura babestuaren artean.