Bizilekua eta hirigintza - Aurkezpena

Bizitzea ez da aterpe bat atzematea bakarrik; bizitzea lan egitea, libertitzea, eta eguneroko hurbileko zerbitzu guziez baliatu ahal izatea ere bada.

Egun, Errobi-Aturri Herri Elkargoak funtsezko eginkizuna du bi gogoeta-maila osagarriren arteko loturan:

Batetik, Lurralde Koherentziarako Eskema, gure bizi eremuaren mailakoa (Baionako hirigunekoa), eta bertzetik, hurbileko hirigintza, herriek plantan ematen dutena, Tokiko Hirigintza Planen bitartez.

Bien artean, 2007az geroztik, Herri Elkargoak Bizilekuaren Tokiko Programaren (PLH) obratzea animatzen du, lurraldeko herriekin harreman estuan.

Gisa berean, bere herriak ordezkatzen ditu SCOT sindikatu mistoan, hiri eta baserrialde arteko junta lurralde izaera aldarrikatuz.

PLH batetik, SCOT bertzetik, webgune honetan bi dokumentuak azalduak zaizkizue, Errobi-Aturri Herri Elkargoak horiengan eragiten baitu bereziki, bizileku eta hirigintza eskumenaren baitan.