Tokiko Hirigintza Plana

Tokiko Hirigintza Plana (PLU) herriek sortzen dute; legezko hirigintza dokumentu bat da. Lurren erabilera arautzen du, eta gure eguneroko bizi ingurumena moldatzen duten politika publiko guziak biltzen ditu.

  • Antolamendu eta Garapen Iraunkor Proiektuaren bitartez (PADD), garapen helburuak eta herriaren geroko ikuspegia finkatzen ditu.
  • Eremu zatikatzearen bidez, hiri eremuak, urbanizatzekoak, landa eremuak eta natur eta oihan eremuak mugatzen ditu.
  • Araudiaren bitartez, eraikigarritasun arau guziak zehazten ditu.

ERROBI-ATURRIko 6 herrietako bakoitzak bere PLUa du (onartua edo idazten ari).

Pertsona publiko asoziatu gisa, ERROBI-ATURRI Herri Elkargoa kontsultatzen da, iritzia eman dezan, PLUak sortzean, berrikustean edo aldatzean.

Legea aldatzen ari da, eta baliteke PLUi delakoa sortzea; hau da, herri arteko PLUa, Elkargoek eramanen luketena.