MINTZAPLAZA heldu den ostegunean

 

Euskara badakitenentzat eta ikasten ari direnentzat: elkar ezagutzeko, elkar ikusteko, elkarrekin kalakan aritzeko parada!

Euskal Hirigune Elkargoko Errobi-Aturri Lurralde eremuak Mugerre-Hiriburu Gau eskolarekin Mintzaplaza antolatzen du.

Euskaraz mintzatzeko sekulan atxemana izan den estakururik errexena. Irri egiteko ere memento bikaina!

Printzipioa hau da: mahai batzuk / gai ezberdinak / 10 minuta gaika, jokoen bidez... eta aldizkatzen gira!

Jatekoa eta edatekoa izanen da.

Beraz hitzordua ematen dizugu heldu den astean, ekainaren 15ean, ostegunez,

Mugerreko elkarteen gelan, 19:30ean (lehengo eskola publikoa, eskola pribatua baino beheraxago).

12.06.2017