Joko gaualdia Beskoitzen

Euskal Hirigune Elkargoak, AEK eta Amikuzeko Zabalik elkarteekin partaidetzan, bi joko gaualdi antolatzen ditu.

  • Abenduaren 7an, Beskoitzeko Xirritan gelan, 20:00etarik aitzina
  • Abenduaren 12an, Donapauleko La paix jatetxean, 19:00etarik aitzina.

Euskararen ikasteko prozesuan, hizkuntzaren praktikak eragin handia du. Behar honi ihardesteko, Euskal Elkargoak, euskalgintzarekin partaidetzan, joko gaualdiak antolatzen ditu.

 

Norentzat: euskararen praktikatzeko hitzordu horiek, AEKko ikasleak eta hiztun zaharrak nahasi nahi ditu, memento goxo baten pasatzeko asmoz, euskarazko hitzordu baten inguruan.

Maila: jokoak mailaka antolatuak izanen dira, beraz AEKn hasi berriak direnek ere ukanen dute jostatzeko parada, ikasia duten hiztegia baliatuz!

Zer: mahai-jokoak

28.11.2017