AHURTIN, ematea ez da botatzea!

Azaroaren 18tik 26ra, Hondarkinen Gutitzearen Europa Astea da. Aste horren helburua da bakoitza ohartzea egunero sortzen dituen hondarkinak gutitzearen beharraz: etxean, bulegoan, eskolan, erosketak egitean edo xitxuketan aritzean.

 

Hondarkinen prebentzioa egitea, hondarkinak ez sortzeko eragitea: hobeki kontsumituz (estalki guti duten produktuak, eko-labeldunak), hobeki ekoitziz (eko-sorkuntza), produktuen bizitza luzatuz (konponduz eta emanez) eta gutiago botaz (konposta eginen adibidez)!

 

Nornahik eragin dezake!

 

Bil ta Garbi Sindikatuko bereizketa Aholkularien sarea aste osoan mobilizatuko da urte guziez bezala, eta urririkako gune joankorrak irekiko ditu…

 

Gune horietan gauzak eman eta urririk har daitezke, bota ordez berriz baliatzen ahal baitira…

 

BERAZ, EMAN! Ahurtiko Mediatekan, azaroaren 18tik 26ra, baliatzen ez dituzun baina egoera onean diren puska ttipi horiek uzten ahalko dituzu. Eta sekula interesatzen zaituen zerbait atzematen bazenu, hartzen ahalko duzu eta etxean biziari nahi bezain luzaz!

 

 

 

 

              

 


 


 

18.10.2017