Gellos etorbidearen itxuraldatzea

Gellos etorbidea hamar bat enpresak baliatzen dute, Mugerreko aktibitate ekonomikoen eremuan. Bide zabal, leun eta zuzena da, 300 metro ingurukoa; denborarekin, anitz hondatu zen. Gainera, kamioiek eta autoek nolanahi aparkatzeko usaia hartu zuten. Horren guziarengatik, eremuak irudi txarra hartu zuen. Beharrezkoa zen, beraz, Gellos etorbidea berritzea, autoen aparkatzea antolatzea, kamioiena saihestuz, eta bidearen egitura indartzea.

Lanak COLAS enpresak egin ditu, 2014ko udan; orotara, 165 000 €ko kostua izan da. Etorbide guzia berritu da. Hogei bat aparkaleku antolatu dira bide bazterrean. Egurrezko zutabeak ezarri dira kamioi gidariek ibilgailuak ez ditzaten hor utz, batez ere etorbidearen punta aldean. Etorbidearen lehen partean, espaloiak sortu dira oinezkoentzat. Azkenik, telefono sarearen zati bat lurperatu da, sarreran.

 

Bi argazki hauen artean urtebete pasatu da. Argiki ageri da kalitatea zenbat hobetu den.

02.10.2014